Abeltzainak

Gure ustez, sistema agroekonomikoetan abeltzaintzaren papera ezinbestekoa da. Azienda hausnarkaririk gabeko baserri orekaturik ez dago. Abeltzaintza ezinbestekoa da larre/labore errotazioetan, baita sistemaren simaur horniketan ere. Bideragarritasun terminoetan, kontutan eduki beharko genuke larre/labore errotazioan, belar txarren kontrolan, soroen emankortasunean eta izurriteen onuran duen garrantzia. Animalirik gabe, baserri ekologikoak bere funtsezko hastapena galtzen du, hau da, autohornikuntza, eta energia sistema itxia izateari uzten dio.

Hastapenak

Abeltzaintza ekologikoa, ekoizpen sistema zabal batean oinarritzen da eta ondorengo hastapenak izaten ditu kontuan:

  • Abeltzain sistema eragin sozial eta ekologikoko ikuspuntutik gogoan hartzea.
  • Animaliei bizitza baldintza egokia ematea jaiotzetiko jarreraren oinarrizko aldeak garatu ahal izateko; ongizatea ematea alegia.
  • Bertakoak, autoktonoak, diren animalia arrazak bultzatzea, beraiek baitira gaixotasunei iraunkorrenak eta inguruarekin orekatuenak.
  • Elikagarri, osasuntsu eta organoleptiko maila goreneko elikagaiak ekoiztea.

Abeltzaintza ekologikoan ERABILERA oinarrizko tresna da, alde guzti hauek kontutan hartzeko eta animaliak osasun eta ongizate baldintza gorenean egongo direla bermatzeko, baita ekosistemarekin oreka mantentzeko ere.

Abeltzaintzako

Abeltzaintzako lan-taldea duela urte batzu jaio zen beraien ekoizpena ekologikora birmoldatzera pausua eman zuten abeltzainei laguntzeko. Sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen dituzte bertan. Baita sortu daitezkeen arazo puntualak ere, hauei irtenbidea emateko biderik egokia zein den balioztatzen eta jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren eztabaidatzen. Parte hartzen duten abeltzainek esnea, gazta, haragia… ekoizten dute eta landutako gai garrantzitsuenak edo lantzen ari direnak, ondorengoak dira:

  • Animaliak elikatzeko ale hornikuntza.
  • Bazkaren hobekuntza, Iparraldeko teknikari batzuk erakutsitako hobekuntza sistema erabiliz. Guztiona izango zen mendi bat edukitzea, abeltzain ekologiko guztiek erabiltzerik izango genukeena.
  • Ekoizpen ekologikorako azpiegitura ezberdinen sorrera; esnetegia, haragia zatiteko gela…
  • Gure lurraldearentzat ekoizpen irizpideak ezarri, arautegiaren arabera eta Gipuzkoan abeltzaintza ekologikoa ulertzen dugun eta ulertu nahi dugun bezala.
  • Talde honetan parte hartu nahi duten abeltzain guztiak ongietorriak izango dira eta bileren maiztasuna, jorratu beharreko gaien arabera joango da.

Lan taldeak

Ondorengoak dira elkarteak martxan dituen lan taldeak eta bertan lantzen diren gaiak.


Interesatuko zaizu


Interesatuko zaizu