Aitor Eizmendi AizpuruaIruretxiki baserria

“Nekazaritza ekologikoa etorkizuneko nekazaritza da”

Dula 25 urte lehen sagarrondoak landatu zituzten; sagardo ekologikoa landu dute urte hauetan, eta orain zukua egiteari ekingo diote. Iruretxikin, ekoizpen ekologikoa etorkizuna dela argi daukate. Informazio gehiagorako: http://ekainsagardoa.com

Noiz eta nola hasi zinen proiektu horretan?

Duela 25 bat urte, lehenbiziko sagarrondoak landatuz, 10 urtera sagarrak ematen hasi ziren eta sagardoa egiten hasi ginen , hasieran etxerako ,eta pixkanaka gehiagora joan zen eta saltzen hasi ginen. Prozesu luze baten emaitza da gaur egungo egoera.

Zein da gaur egun zure proiekutua?

Sagarrondoak landatuz hasi ginen , gero sagardoa etorri zen eta orain sagar zukua egiteko proiektua dugu. Iaz pasteurizadora bat ekarri genuen eta probak egin genituen. Aurten bi produktuak edukiko ditugu eskuragai.

Zergatik egiten duzu lan ekologikoan?

Nekazaritzan hasi nintzenetik garbi neukan natura errespetatu egin behar dela eta horretarako ekologikoa da onena.

Aurten sagardoa eta zukua merkaturatuko ditugu.
Nola ikusten duzu etorkizuna?

Nahiko ondo ikusten du . Nekazaritza ekologikoa etorkizuneko nekazaritza da. Kontzientzi ekologikoa zabaltzen ari da nabarmenki, bai natura zaindu behar den ikuspegitik eta baita norberaren osasunaren ikuspegitik ere.