Lurraren kudeaketa: ongarriketa organikoa eta abonu berdeak baratza ekologikoan

Dominique Massenot teknikari frantsesaren eskutik.

Yves Hérody- ren lankidea da (Hérody guk jarraitzen dugun lur analisien metodologiaren sortzailea da) eta baratzezaintza gaietan aditua.

Badakigu sasoi betean harrapatzen gaituela, baina taldean pentsatu genuen merezi duela egun bat honelako formazio bat egiten inbertitzea, ikasitakoak lehen bai lehen aplikatzen hasteko urte konplikatu honetan.

FORMAZIO SAIOA: Lurraren emankortasuna eta ongarriketaren inguruko gogoeta

Gure lurren izaera. Jarduera biologikoaren garrantzia. Nola areagotu. Ongarriketa organikoa. Konpostatzea. Abonu berdeak

EGUNA: Maiatzak 17

ORDUTEGIA: 9:00-13:00 Teoria

14:30- 17:00 Bisita praktikoa: Lezoko Urrullo Agroaldeara

LEKUA: Oiartzungo Udaletxeko pleno aretoa

ORDAINKETA: 15 € Biolurreko kideak / 30 € Ez kideak

(diru sarrera Biolurreko kontuan edo eskutan egunean bertan)

HIZKUNTZA: Euskara / erdaraz ere erraztuko da behar bada

BAZKALTZEKO: Izena eman behar da lekua gordetzeko

Oiartzungo Intxixu jatetxean bazkalduko dugu (11.50 € menua + kafea)

Izena emateko epea: Maiatzak 15

agenda