Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Etorriekologikora

Mirian Arrizabalaga, Biolurreko lehendakariak, elkartean egite dugun lana azaltzen du bideo honetan. Etorri Biolurrera, eta aldatu ekologikora!
Miriam Arrizabalaga, Biolurreko lehendakaria
Zer esaten ari den irakurri nahi baduzu, sakatu [CC] ikonoa eta aukeratu hizkuntza.

Biolur nekazaritza ekologikoa sustatzea helburu duen elkartea da. Ni Mirian Arrizabalaga naiz eta gaur egun Biolurreko lehendakaria naiz. Elkartean baserritarrak, herritarrak eta teknikariak biltzen gara, argi dugulako bata bestearen beharra dugula aurrera egiteko.

Gure ustez baserrien bizi-iraupenerako gakoak nekazaritza ekologikoa, dibertsifikazioa eta salmenta zuzena dira. Horregaitik nekazaritza ekologikoan jardun nahi duen baserritarrei bidea errazten diegu, informazioa, formazioa eta aholkularitza eskainiz. Horretarako lantalde desberdinetan elkartzen gara, bai baratzazainak, abeltzainak, frutazainak eta okinak. Modu honetan elkarren esperientziaz elikatzeaz gain, gure zailtasunak identifikatzea errazten dugu. Gure helburua kanpoko dependentzia gutxitu eta inbertsio logiko batzuekin bideragarriak diren baserriak lortzea izango litzake.

Ekoizpen dibertsifikazioarekin baserri bakoitzak bere inguruko baliabideak hobeto kudeatzea lortzen dugu eta modu hortan bere ingurunea hobeto saintzea.

Kate honen azkenengo puntua komertzializazioa izango litzake, komertzializazioari irteera emateko salmenta zuzena lantzen dituen bide desberdinekin ekintza desberdinak egiten dira, azoketan, eskola jangeletan eta kontsumo taldeetan. Salmenta zuzenaren bitartez elikagaien jatorriaz informazio hobea izateaz gain inguruko denda, ekoizle eta elaboratzaileak babesten ditugu.

Hori aurrera eramateko ezinbestekoa iruditzen zaigu gizartea informatzea eta sentsibizatzea. Gure ereduarekin bat egiteko gogoa izan dezan jendeak.

Animatu zaitez gurekin elkarlanera!

albisteak

Denak ikusi.

agenda