Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Proiektuak

Kontsumo taldeak

Gaur egun, oso esku gutxietan dagoen agro-industriak ekoizpen, banaketa eta kontsumo eredua ezarri eta elikagaien merkatua kontrolatzen du. Egoera honek, nekazariak baldintza duinetan bizi ahal izatea eragozten du eta herritarrei kalitate eskaseko elikagaiak jatera behartzen gaitu.

Eredu horren aurrean jarrera aktiboa hartu beharra daukagu eta baserritarren eta herritarren artean aliantzak sortu behar ditugu. Horrekin gure elikadura bermatu nahi dugu, multinazionalen eta bere morroi diren politikarien eskutan utzi beharrean. Guk erabaki nahi dugu gure dirua eta lana nori eman.

Gauza asko daude jokoan: baserrien bizi-iraupena, gure osasuna, naturaren oreka… eta guztien gainetik: askatasuna. Beraz, gure biziaren jabe izatea nahi dugu, guk erabakitzea zer nahi dugun jan, nola ekoiztua izango den eta nork ekoiztua; gure nahien eta kulturaren arabera, ez enpresa batzuen interes komertzialen arabera

Kontsumo talde batean parte hartu nahi duzu? Ikusi non dauden atal honetan.

Informazio gehiago: http://basherri.wordpress.com/

albisteak

Denak ikusi.

agenda