Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Proiektuak

EHKOLEKTIBOA

EHKOLEKTIBOA ELKARTEA, “Euskal Herriko laborari agroekologikoen kolektiboa” da. Muga administratiboetatik haratago, Euskal Herriko laborariak bilduko dituen elkartea da. Gainera, herritarrak, kontsumitzaileak eta erakundeak elkarteko kide izateko aukera izango dute.

Elkarteak Euskal Herriko Nekazaritza eredu bio-ekologikoa bultzatzen du, baina agroekologiaren irizpideetan oinarrituta. Dituenhelburu nagusiak hauek dira:

  • Elkartasuna: Lurralde ezberdinetako harreman-loturak sustatzea
  • Agroekologia: kontzeptu zabala, gure lurraldea kontutan hartuz, definitu eta landu.
  • Identifikazio - desberdintze tresna: Gizarte eta herritarren aurrean ezagutarazi, merkatu zabaleko dinamiketatik desberdindu.