Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nekazaritza ekologikoarenmitoak

Nekazaritza ekologikoaren mitoak

Produktu ekologikoa garestiagoa da

Ez beti. Produktu batzuetan ez dago ezberdintasun handirik, batez ere, salmenta zuzeneko sistemak aukeratzen badira.

Labore edo produktu batzuk garestiagoak izan daitezke naturaren zikloak errespetatzen direlako bai landatzean, bai abereak gizentzean, hau da, prozesua azkartuko duten substantziarik erabili gabe. Kasu hauetan, normala denez, produktuak garestiagoak dira (salmenta zuzeneko sistemak aukeratzen badira prezio berdintsuan aurkitu ahal dira). Hala ere, baloratuko bagenu ekonomikoki nekazaritza honek ingurumenean eta osasunean eragiten dituen onurak, produktu konbentzionalak baino merkeagoak izango lirateke.

Produktu konbentzionalarekin konparatuta produktu ekologikoak itxura txarra du.

Gaur egun, kalitate handiko produktu ekologikoa saltzen da. Onartu beharra dago, produktu hau batzuetan ez dela hain homogeneoa izaten edo akatsen bat izan ahal duela, baina, horrelakoetan, besteak beste, zukuak eta marmeladak egiteko erabiltzen da. Kontsumitzaileok ez dugu zertan onartu akatsik, ekologikoa izateak ez du esan nahi kalitate gutxiago onartu behar denik. Hala ere, esan beharra dago, itxura hobea izateak ez duela beti kalitate hobea izango duela esan nahi… Itxura ona barren ustela!!!

Ekoizpen ekologikoa neoruralen edo hippyen gauza da.

Ekoizpen ekologikoa, ekoizteko beste modu bat da, beste guztiak bezalakoa. Gaur egun, badira ekoizpen modu honetatik bizi diren pertsonak, profesional handiak eta etorkizun ona dutenak.

Produkzioa txikiagoa da.

Ekoizpen sistema hau ez da hain intentsiboa, hau dela eta, produkzioak txikiagoak izan ahal dira, batez ere hasieran. Hala ere, denbora pasa ahala, maneiu teknikak egokiak izanez gero, produkzioa berdintsua izan ahal da, baita handiagoa ere.

albisteak

Denak ikusi.

agenda