
Ondorengoak dira elkarteak martxan dituen lan taldeak eta bertan lantzen diren gaiak:
- Baratzezainak:
- lan tekniko desberdinak jorratzen dihardugu, hala nola, barazki barietate desberdinak probatu, hazi eta landare ongarri ekologikoak eskuragarri jarri, ekologikoan erabiltzen diren teknikak garatu, landareen osasunerako produktu naturalak lortu, besteak beste.
- Frutazainak:
- fruta ekologikoa baserri gehienetan ekoizpen osagarri bat bada ere, gero eta gehiago dira ekologikoan dabiltzanak eta frutazainen beharrizanei erantzuna emateko taldea antolatu berri dugu elkartean.
- Okinak:
- baserriko ogi ekologikoa egiten dugun okinek talde honen bitartez ogia egiteko beharrezko alearen erosketa bateratua antolatzen dugu, ahalik eta gertueneko nekazariekin lotura zuzenak landuz, ogiaren kalitatea jorratuz.
- Abeltzainak:
- ekologikoan aritzeko ekoizpen sistemak hobetzeko lantaldean dihardugu, bazka hobetzen adibidez, eta baita ekoizpen hauei irtenbidea emateko estruktura komunak martxan jartzen ere.