Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Baratzezainak

Biolur Gipuzkoako oinarrietako bat duela 15 urtetik hona nekazaritza ekologikoan buru belarri sartzen joan diren baratzezainak dira. Hasieran bere kabuz lantzen hasi ziren baratzezaintza modu ekologikoan, laguntza handirik gabe, baina urteak pasatu ahala, elkartearen bitartez ondoren zehaztuko ditugun gai hauetan talde lan bat bideratzea lortu da:

Baratzezaintzarako lehengaien horniketen koordinazioa:
jatorri ekologikoko hazi eta landareak (Ekonekazaritza eta Blasenea mintegiaren bitartez), ongarri organikoak, ongarri mineralak (harri hautsak), abonu berdetarako haziak, tratamendu naturalak, tratamendu biologikoak (intsektuak), e.a.
Haziekin esperimentazioa:
ekologiko bezala saltzen diren barietate eta hazi merkatua nahiko urria izanik oraindik ere, askotan ez dago barietate horien ekoizpen berezitasunen erreferentziarik. Ekonekazaritzak garatzen dituen proiektuen bitartez barietate desberdinak probatzen ditugu baserrietan, bertako baldintzetara nola egokitzen diren jakiteko, egokienak zeintzuk diren ezagutzeko. Barietate lokalen aldeko lanak ere egiten gara.
Lurraren maneiuaren hobekuntza:
baratzezaintzan oinarrizkoa den lurra ondo ezagutzeari garrantzi handia ematen diogu ekologikoan. Lurraren ezagutzan sakontzeko Herody metodologia jarraitzen dugu, lur baten izaera eta dinamika ondo deskribatu dezakeen bidea bai da. Honetarako lur analisiak egiten ditugu, lekuan lekukoak eta laborategikoak eta ondorioekin ongarriketa planak egiten laguntzen diegu baratzezainei. Puntu honekin oso lotuta dagoen beste lan bat, ongarri egokiak bilatu eta abonu berdeen erabilera suspertzea dugu, izan ere azken hauek gure baldintzetan oso egokiak direla antzeman dugu. Urteetako lana da, nekazariei lurra lantzeko modu egoki bat erakustea da azken helburua, izan ere lurra ez da egun batetik bestera aldatzen.
Nekazarien sarea:
Biolurretik haur eskoletako jangeletan bertako elikagai ekologikoak erabiltzeko proiektuak lantzen hasi garela eta, bertako barazki ekologikoen eskaintza osatzeko nekazariak antolatu beharra ikusi eta donostialdean talde bat eratu da. Baratzezain hauekin besteak beste, ondorengo puntu hauek lantzen gabiltza: ekoizpenak planifikatu, prezioak landu, banaketa antolatu, bertako barazkiak bereiztu.
Aholkularitza tekniko zerbitzua:
baratzezainen taldea heterogeneoa da, helburu mankomunak badaude ere, bakoitzak bere lan eredu edo arazo espezifikoak ditu eta berezitasun hauei erantzuna emateko aholkularitza zerbitzua ematen da. Baserrietara bisitak egiten dira nekazariak nahi dituen arazoak eta gai jakinak aurrera ateratzeko.

Baratzezaintza ekologikoan hasi berriei edo hasi nahian dabiltzanei ere bisitak egiten dizkiogu. Gure helburuetako bat, gero eta jende gehiagok baratzak ekologikoan lantzean datza, barazki ekologikoak behar ditugu eta!

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net