
Gure ustez, sistema agroekonomikoetan abeltzaintzaren papera ezinbestekoa da. Azienda hausnarkaririk gabeko baserri orekaturik ez dago. Abeltzaintza ezinbestekoa da larre/labore errotazioetan, baita sistemaren simaur horniketan ere. Bideragarritasun terminoetan, kontutan eduki beharko genuke larre/labore errotazioan, belar txarren kontrolan, soroen emankortasunean eta izurriteen onuran duen garrantzia. Animalirik gabe, baserri ekologikoak bere funtsezko hastapena galtzen du, hau da, autohornikuntza, eta energia sistema itxia izateari uzten dio.
Abeltzaintza ekologikoa, ekoizpen sistema zabal batean oinarritzen da eta ondorengo hastapenak izaten ditu kontuan:
Abeltzaintza ekologikoan ERABILERA oinarrizko tresna da, alde guzti hauek kontutan hartzeko eta animaliak osasun eta ongizate baldintza gorenean egongo direla bermatzeko, baita ekosistemarekin oreka mantentzeko ere.
Alde tekniko guztiek animalia eta inguruarekiko adeitsuak diren ekoizpen parametroak lortzea dute helburutzat (sistema intentsiboekin alderatuz, oso ezberdinak, azken hauek bizkortzaileegiak direlako eta helburutzat haragia, esnea,… azkar eta prezio bajuan lortzea dutelako). Kanaletan edo animalia produktuetan hondakinik uzten ez dituzten sustantziak erabiliko dituzte.
Abeltzaintzako lan-taldea duela urte batzu jaio zen beraien ekoizpena ekologikora birmoldatzera pausua eman zuten abeltzainei laguntzeko. Sektorearentzat garrantzitsuak diren gaiak jorratzen dituzte bertan. Baita sortu daitezkeen arazo puntualak ere, hauei irtenbidea emateko biderik egokia zein den balioztatzen eta jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren eztabaidatzen. Parte hartzen duten abeltzainek esnea, gazta, haragia… ekoizten dute eta landutako gai garrantzitsuenak edo lantzen ari direnak, ondorengoak dira:
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net