Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Frutazainak

Fruta ekologikoa Gipuzkoako baserri gehienetan osagarri bat bada ere, badaude fruta ekoizle ekologiko batzuk eta gero eta gehiago dira izena ematen dabiltzanak. Frutazainen artean, mahastiak ekologikoan zaintzen dituzten eta txakoli ekologikoa egin nahi dutenak era badaude. Frutazain eta mahastizainen beharrei erantzuteko taldea antolatu nahian gabiltza azken aldian.

Momentura arte egin diren lan nagusiak formazio saioak antolatzearenak izan dira: sagardo eta mahai sagarren maneiu ekologikorako saioak, txakoli ekologiko ikastaroa, e.a.

Sagarrari kalte handiak eragiten dizkion “carpocapsa” arrarekin ere (Cydia pomonella) hegaldi zenbaketak eta kontrol modu desberdinak probatzeko esperientziak egiten dihardugu.

Pixkanaka talde honen dinamika handitu nahi dugu, fruta ekoizpenean lan handia eta polita bai daukagu egiteko.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net