
Azken bi urteetan Biolurren komertzializazioaren inguruko hausnarketa sakona egiten ari gara: zeintzuk izan daitezke elikagai ekologikoak kontsumitzaileari helarazteko eta berarekin komunikatzeko bide egokienak?; zein eredu nahi dute ekoizleek horretarako?; ze proiektu eta lan lehenetsi behar dira komertzializazioaren gaian?; eta abar.
Ekoizleen artean hainbat jardunaldi eta hizketaldi izan ditugu, eta proiektu berriak martxan jarri dira. Baina honetaz gain, hausnarketa hau kontsumitzaileekin batera egitea beharrezkoa ikusten dugu, batez ere ekoizle-kontsumitzaile harremanean sakontzeko.
Horretarako, joan den ekainaren 6an, Irungo Ficoban ospatutako Bioterra Azoka Ekologikoaren testuinguruan, kontsumitzaile-ekoizle ekologikoen taldea martxan jarri genuen. Talde honen helburua kontsumitzaile eta ekoizleen harremana gerturatu, eta ikuspegi komun batetik abiatuz, lekuan lekuko ekintzak eta proiektuak martxan jartzea da.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net