
Biolurren proiektu nabarmenenen zerrenda:

Ekolapiko, eskolako jantokietan elikadura ekologiko eta orekatua txertatzeko proiektua da.
Bere helburua, gure haurrak osasuntsu eta kalitatearekin jateaz gain, elikadurak, landa garapenak eta ingurumenak gure egunerokotasunean duen garrantziaz sentsibilizatzea da.
Gaur egun, proiektuaren sustatzaileak Biolur, Kutxa Fundazioa eta Cristina Enea Fundazioa dira. Bere laguntzaileak, Mendi Nekazaritza Elkarteak (Behemendi, Deba Garaia, eta abar), Donostiako Udala eta Manttangorri dira.
Poliki poliki ikastetxe berriak hurbiltzen ari dira Ekolapikora: Oiartzungo Haurtzaro hau eskolan eta Beasaingo Ikastolan martxan dago jada. Errenteriako Uztargi Haur eskolan esperientzia pilotua martxan jarriko dute urrian Errenteriako Udalaren laguntzarekin. Hernanin diagnostikoa entregatu da eta esperientzia pilotua jartzeko fasean daude eta Astigarragan guraso talde bat aukerak aztertzen ari dira. Toki ezberdinetatik deitzen ari dira eskoletako jangelak hobetu nahi dituztela eskatuz, alternatibak bilatuz.
-Ekolapiko proiektuak 3 ardatz ditu:
Osasuna eta Hezkuntza, Landa garapena eta Ingurumena. Guretzat oso garrantzitsua da proiektua 3 ardatzen inguruan garatzea. Koherentzia bat izatea. Gure ekoizleen produktuak izatea ahalik eta gehien, bertako nekazaritza ekologikoa sustatzea, komertzializazio bide berriak irekitzea eta bertako merkataritza indartzea.
Horregatik Nekazarien Sarea eta Manttangorri banatzailearen arteko elkarlana eta planifikazioa hobetu eta indartu nahi ditugu.
Ekolapiko proiektua sukalde propioa duten eskoletan dago bakarrik. Sukaldea duten eskolak eta katering sistemarik EZ duten eskolak gero eta gutxiago dira. Administrazioaren gestio zuzena duten eskoletan oso zaila da proiektua txertatzea.
Egun Donostian, Zuloaga Udal haur eskola bakarrik geratzen da Ekolapiko martxan (Antiguon 2010-2011 ikasturtean bakarrik ikaslegoaren zati batekin), Prim eta Antiguo haur eskolak Partzuergora pasatu direlako.
Sentsibilizazioa oso garrantzitsua da, horregatik egiten dira baserrietara bisitak, Info Ekolapiko boletina urtean 4 aldiz Ekolapiko duten ikastetxe guztietara, hitzaldiak, ikastaroak, guraso taldea sortzea eta abar. Ekolapikoren helburu nagusia gizartea sentsibilizatzea da: LANDA GARAPENEAN, OSASUNEAN eta INGURUMENEAN.
Sukaldaria irekia eta aldaketara prest egotea oso garrantzitsua da, proiektuaren “klabea” da. Gurasoak zein sukaldari eta hezitzaileak elikaduraren garrantziaz eta beste bi ardatzez sentsibilizatuta egotea ezinbestekoa da.
Menuak lantzen ditugu, ahalik eta orekatuen eta osasuntsuen izan daitezen. Gainera, ekologikoan kontsumitzeak izan dezakeen gain-kostua murrizten saiatzen gara menuak lantzen. Elikadura hezitzaile batek egiten du lan gurekin. OMS-en elikadura piramidean oinarritzen gara.
-Proiektuaren martxan jartzeko prozesua hau da:
1- Proiektuaren aurkezpena (ikastetxeetan edo udaletan)
2- Jantokiaren diagnostikoa eta kosteen estimazioa.
3- Esperientzi pilotua eskolako jantokian martxan jartzea (2 hilabetez, gurasoei aurkezpena)
4.- Proiektua martxan jartzea (gain kostua nork asumituko duen erabaki, gurasoak dira interes handiena izan beharko luketenak)
Elikadura oinarria da, eta oinarriak ongi landuz, asko egin daiteke ingurumenaren alde; asko egin daiteke landa-garapenaren alde; eta nola ez, asko egin daiteke osasunaren alde. OREKA da.
Zeuk ere egin dezakezu. Hainbat eredu posible daude. Gu laguntzeko prest gaude.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net