Betiko nekazaritzak, intsektuak eta bestelako izurriteak hiltzeko, laboreen ondoan hazten diren landare txakerrekin amaitzeko, gaixotasunei aurre egiteko, hazkuntza aldatzeko… produktu ugari erabiltzen ditu. Hauek beraien eragina badute, oso kantitate txikitan erabiliak izanda ere. Epe luzera beraz, eragina izango dute eta beraien konbinaketek gure organismoa kaltetuko dute. Nekazaritza biologikoak guztiz ekiditzen ditu.
Nekazari eta kontsumitzaileen osasuna mantentzen laguntzen dute, ez baitituzte hazi transgenikoak erabiltzen, eta mantenugaietan orekatuak diren elikagaiak ekoizten dituzte.
Elikagai biologikoak (erritmo naturala errespetatuz eta, agrokimiko eta gehigarririk gabe ekoiztutakoak) orekatuak dira eta mantenugai aberatsak dituzte.
Bihi osoko laboreak, fibra eta mineraletan aberatsak direlako dira gomendagarriak, biologikoak behar dute izan. Honela ez bada eta pestizidekin ekoiztuak izan badira, hauek kanpoko kuskuan geratzen dira eta findutakoak baino arriskutsuagoak bilakatzen dira.
Elikagai biologikoekin, elikagaien benetako zaporea berreskuratzen da. Gainera konbentzionalak baino hobeto mantentzen dira.
Ondare genetikoa mantentzen laguntzen du, bioziden erabilpena ekiditeko ezinbestekoa baita ekoizten diren landareak bertara egokitutakoak izatea, hau da, autoktonoak.
Nekazaritzari eguzki energia, elikadura energia bilakatzaile papera bueltatzen dio.
Konpostak, ongarri gisa, bizitza izango duen bitartekari bilakatu du lurra eta bertan bizi diren mikroorganismoak elikatuko ditu. Azken hauek izango dira landarearen esku behar dituen elementuak jarriko dituztenak elikadura egoki batetarako. Ongarritze kimikoak lurreko bizitza mikrobiarrarekin amaitzen du.
Lurra ongarritzen du eta desertifikazioa geratu.
Uraren euspenari laguntzen dio eta akuiferoak ez ditu kutsatzen.
Bioaniztasuna sustatzen du.
Basa-animalien habitatak mantentzen ditu, espezie ugarien bizitzan mesede eginaz.
Ez kutsatzeaz gain, egun nekazaritza eta abeltzaintza intentsiboaz kutsatuak dauden airea, ura, lurra, landa eta faunaren deskontaminazioan laguntzen du.
Produktu biologikoen kontsumoak bere ekoizpena hedatzen laguntzen du eta, era berean, lurra, ura eta airearen kutsadura ekidin.
Nekazaritza biologikoak landa-herria, berezkoa eta burujabea den oinarri batean mantentzen du. Honen barnean, landa-turismoa bezalako aukerak balekoak dira. Hauek beraien kabuz soilik gutxiegiak dira eta ondorioz, nekazariaren paperaren desagertzea dakarte.
Landa-bizitza eta era berean, laborari kultura eta tradizioa mantentzen ditu.
Elikadura burujabetza baimentzen du. Hau da, ekoizpena, komertzioa eta bertako kontsumoa, eskualdeetako ekonomiaren oinarri gisa.
Landan lanpostu berrien sorrera bultzatzen du, nekazaritza biologikoak berezko ezaugarriak behar dituelako eta baita nekazariak bertan egotea ere.
Nekazaria bere lurren kudeaketara bultzatzen du, enpresa handien eta hazi transnazional eta fitosanitarioen menpekotasunaz askatuz.
Elikagai biologikoak hautatzea aukera arduratsua da eta enpresa eta administrazioen ekintzetan aldaketak ekar ditzake honek. Esaterako, ingurugiroa eta guztion osasuna errespetatuko dituzten sistema eta produktuetara bultzada.
Nekazaritza biologikoa elikagai-industria berri baten garapenarekin osatzen da, benetako elikagai osasuntsu eta elikagarriak ekoiztuz, eta ez desnaturalizatutako jaki hutsak. Ez ditu sintesi gehigarriak erabiltzen. Hauen interesa industrialariek neurririk gabe biltzea, agrokimikaren teknikez lortutako produktuen zapore falta eta duten ehundura txarra ezkutatzea eta produktuak leku urrunetan komertzializatzea (garraio garestien bitartez) da, zarrastelkeria eta nabarmenkeria sustatuz.
Produktu biologikoak ez dira familia-ekonomiarentzat garestiak suertatzen. Sendiaren osasuna hobe babesten dute eta pisu unitate bakoitzeko mantenugai edukiera konbentzionalena baino handiagoa da. Honexegatik beharrak besteek, konbentzionalek, baino hobe babesten dituzte kopuru gutxiagorekin.
Datu ofizialen arabera, endekapenezko gaixotasunen %60ak elikadurarekin dute erlazioa. Elikagai biologikoen kontsumo orokorrak aurrezpen handia suposatuko luke familia zein gobernuarentzat.
Biologikoa ez den elikagai batetan, kaloria bakarra lortzeko, ekoizpenean, prestakuntzan, garraioan… 10 kaloria xahutzen dira, iturri ez berriztagarrietan jatorria dutenak. Produktu biologikoen kontsumoarekin energia aurrezten da eta birziklapena bultzatu.
Nekazaritza biologikoan ez da energia alperrik gastatzen, beste gauzen artean, ez delako tresneria gehiegirik erabiltzen.
Nekazaritza industrialaren edo agrokimikaren gastua, zergadunentzat eta gobernuarentzat garestiagoa da (kontutan edukiz gero ekoizpen gastuak eta ostean dakarren deskontaminazioarenak). Ekonomiaren ikuspuntu orokor honetatik, nekazaritza biologikoa osasuna eta ingurugiroarekin zerikusi zuzena duen ekoizpen sistema bat izateaz gain, nekazariaren ondareak berritu eta aberasten ditu, beraz naturari laguntzen dio.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net