Lan perspertiba interesgarriak daude nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoaren sektoreetan, baita beraien hornidura katean ere. Kontsumitzaileen eskaera handitu egin denez, aukerak ere goratu egin dira.
Aukera argienak baserri eta baratzetan daude, lana eskuz egiteak esperientzia maila ezberdinetako langile gehiago eskatzen duelako. Ohiko nekazaritzak aldiz, langile gutxiago eskatzen ditu, insumo artifizialen menpekotasunagatik.
Nekazari ekologikoek praktiketako ikasle asko erabiltzen dituzte, hurrengo nekazari belaunaldiak egungoak baino prozedura iraunkorragoa erabiliko duelakoan eta, tradizioa eta azken aurrerakuntza zientifikoak erabiliko dituztelakoan. Enpresa txikiagoak sortzeko beharrak, modu honetako ustiapenentzat egokienak direnak, nekazaritzara iritsi berri direnei ere aukera berriak ematen dizkiete. Egun bataz besteko nekazarien adina 60 urtetik gorakoa da eta geroz eta jende gutxiagok hartzen du sektore honetan lan egiteko erabakia.
Lanpostu Ekologikoa, 2006.urtean eginiko inkesta bat da (Erresuma Batuan Soil Association erakundeak eginikoa). Txosten honen arabera, nekazaritza ekologikoak, ustiapen ez ekologikoak baina %32 lanpostu gehiago sortzen ditu. Gainera nekazari ekologikoak, baserri ez ekologikoetakoak baino 7 urte gazteagoak dira (bataz beste).
Ekoizpen ekologikoko sistematik datorren natura eta nekazaritza itxura osasungarriak, landa-negozio eta ekoturismoko negozioentzako aurkerak ematen ditu. Baita baserri-eskola, ate irekien jardunaldietan eta ostalaritzako zenbait negozioetan ere.
Joera honetaz etekin gehien aterako dutenak, ostalaritzarekin zerikusia duten profesionalak, komertzioa eta turismoa izango dira.
Nekazaritza ekologikoak animalia osasun eta ongizate maila handia eskatzen duenez, abeltzaintza ekologikoaren ekoizpenean lan egiten dutenak, guztiz prestatuak dauden eta konprometitzen diren profesionalak dira. Nekazari eta langileei bakarrik ez zaizkie ezaugarri hauek atxikitzen. Ondoren aipatuko ditugu zerikusia dutenak ere:
Nekazaritza ekologikoaren behar ezberdinek (belar txarren kontrolaren informazioa eta ikerkuntza herbizidarik gabe edo etekin handiko ekoizpena ongarririk gabe) aukerak ematen dituzte ikerkuntza zientifikoaren eremu ezberdinen garapenean. Esaterako:
Landareen ekoizpenaz eta animalien hobekuntzaz (ostean mahaira jaki gisa iritsiko direnak) arduratzeaz gain, nekazari ekologiko askok komertzializazioan papel aktiboa hartzen dute eta zenbait kasutan, lanketan, banaketan eta salmentan ere.
Ikuspuntu honek sektore ekologikoan ezaguera asko duen banatzaile sistema eskatzen du. Modu honetara, ekoizle eta banatzaileei garapenerako informazio eta beharrezko baldintza guztiak eman ahal izango zaie. Honexegatik, Europar Batasuneko nekazaritza ekologikoko negozioetarako lan aukerak daude, banku eta finantzaketa eremuetan, nekazaritza aholkularitzan edo eta gerentzia administrazioan.
Ekoizle eta transformatzaile ekologikoek erabakitako komertzializazio bide anitzek, salmenta postu ugari eta lantze eta distribuzio sektoreetan aukerak sortzen dituzte.
Nekazaritza ekologikoak ere garraio operatzaileak behar ditu, industriaren eskari espezifikoari aurre egingo dietenak. Esaterako:
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net