Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Produktu ekologikoak

Gizartea eta ekonomia

Nekazaritza ekologikoak lotura sendoa sortzen du Europar Batasuneko landatar eta metropolitar-guneen artean. Honela, erkidego hauetako kideen artean onura sozial eta ekonomikoak ekartzen ditu.

Profesionaltasuna

Nekazaritza ekologikoaren sektorea eta berari loturik dagoen hornidura katea, ekintza espezializatuak dira. Kalitatezko produktu ekologikoak sortu eta banatuko dituzten langile adituak behar dira, zeinak hoskidetasunean joango diren kontsumitzaileen eskaerekin.

Sektoreak planteatzen dituen helburuen arabera, hornidura kateko langileak guztiz gaituak eta prestatuak daude. Trebetasuna eta jakinduria hobetzearren, prestakuntza jarraia eskaintzen zaie gainera langile hauei.

Lege-baldintzak

Europar Batasuneko araudian agertzen diren baldintza legalek bermatzen duten bezala, ahalmena guztiz garatuta duten profesionalak dira produktu ekologikoen hornidura katea osatzen dutenak,. Beraiek gabe ezingo lukete etiketatu ekologikoa Europar Batasuneko logotipoak eta bestelakoak eskatu bezala, nekazaritza ustiapenean eta produktuen ekoizpenean erabili.

Zailtasuna

Produktu ekologikoen ekoizpenak eta elaborazioak eskatzen duten praktikak, profesionaltasun maila handi bat sortzen du.

Lehenik eta behin, pestizida, ongarri sintetiko edo animalientzat elikagai-gehigarrien erabilpenaren murrizteak, jakintza eta gaitasun berezia exigitzen die profesionalei. Batzutan ez dago beraien esku labore eta abereen osasun eta beharrezko mantenugaiak. Ekoizpen ekologikoko sistemetan, prebentzioa funtsezkoa da ekoizleek arazoei ezin dietelako bapateko irtenbidea eman. Gertakariei aurre hartuz, prebentzioaren esku beraien jakintza guztia jarri behar dute.

Ikuspuntu hau, elikagaien lanketa eta ekoizpen sektoreek elkarbanatzen dute, lagungarri eta kimikoki sintetizatutako gehigarrien erabilpena mugatzen dutelarik.

Tradizioa

Nekazaritza ekologikoa ekoizpen sistema modernoa izan arren, bere jatorria nekazaritza tradizionaletik dator eta sistema tradizionaletik hainbat ezaguera mantentzen ditu. Esaterako:

  • Naturarekin bat lana egitea eta ez honen aurka.
  • Laboreen errotazioa.
  • Gorotzen erabilpena ongarri gisa eta, naturalki eta ongarri artifizialen menpekoatsunik gabe ekoiztu daitekeen, laborantza.
  • Albaitari-produktu edo pestiziden menpekotasunaren ordez, izurrite eta labore eta animalia gaixotasunei naturalki erresistentzia egitearen sustapena.
  • Baserriaren inguruan habitat egoki baten mantenimendua, laboreentzako onuragarriak diren animaliak garatu ahal izateko; izurriteak kontrolatzeko egokiak diren animaliak esaterako.
  • Ariketen erregulartasunak eta kalitatezko elikagaiak eta aire librean dauden larreetan sartzeak, osasun bikaina mantentzen laguntzen die.

Berrikuntza

Nekazari ekologikoek ere teknologia modernoa eta ikerkuntza eta garapenetik eratorritako aurrerakuntzak erabiltzen dituzte. Honela, tradizioaren barnean nekazaritza ekologikoak aurrerapenak edukitzea lortzen du. Adibidez:

  • Lurra aztertzen dute eta zientziaren ezaguerari esker labore eta larreen errotazioa programatu. Modu honetara, laboreek mantenugai maila egokia jasotzen dutela ziurtatzen dute.
  • Animalien elikagaien osagaiak bereizi eta orekatzen dituzte, espezie ezberdin bakoitzak beharrezkoak eta zehatzak dituzten mantenugai ekarpenak edukitzeko. Tresneria espezializatua dutenez, belar txarren kontrola egiteko ez dute herbizidetara jo behar.
  • Egungo datu zientifikoak aztertzen dituzte, landare ekoizpen ekologikorako egokienak diren landare espezieak hautatzeko.

Aukera berriak

Elikagai ekologikoen ekoizpen eta eraldaketak, aukera eta lan eremu berriak sortzen ditu ikerkuntza eta garapen sektoreetan. Beste batzuen artean, pestizida sintetikoak ordezkatzeko egiten ari diren saiakerak daude eta baita laboreen errotazio sisteman izan daitezkeen aukeren ebaluazioa. Gainera salmenta sektoretik lan egiten dutenentzat, bezeroekin merkaturatze eta komunikazio bide berriak irekitzen ditu.

Kontaktua berreskuratu

Nekazaritza eta abeltzaintza sektoreekiko profesionaltasun maila handiak, ekoizpen eta lantze sektoreen eta kontsumitzaileen arteko harremana berreskuratzeko aukerak ematen ditu, azken hauei lekuak eta beraien produktuak dakartzaten onurak esplikatzerakoan. Hauek dira honetara laguntzen duten zenbait praktika:

  • Landa-enpresak eta ekoturismoa.
  • Eskoletako ume edo prentsaren bisitak baserri edo lursailetara.
  • Baserri edo lursailari buruzko informazioa.
  • Komerzializazio edo sustapen kanpaina berriak.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net