Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Produktu ekologikoak

Ekoizpen ekologikoa

Kontsumitzaleen konfidantza merezi duen elikagai osasuntsuak lortzea da ekoizpen ekologikoaren helburua.

Ingurumenaren hondatzea ekiditeko, nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoak pesticida edota abono kimikoen erabilerarik gabe lurraren emankortasuna mantendu edota gehitzen dute. Animalien ongizatea errespetatzen da beraien ziklo naturalak errespetatuz eta arraza autoktonoko animaliak eta bertako landareak erabiliz genetik aniztasuna sustatzen da. Genetikoki aldatutako organismoak debekatzen dira, osasun eta ingurugiroarentzat kaltegarriak diren efektuak ekiditeko.

Atzera begira bat izan ordez, etorkizunera begiratzen duen ekoizpen bat da eta elikagaien ekoizpen eta elaborazioan egungo ezaguera teknikoetan oinarritzen da, ohitura tradizionalak alde batera utzi gabe.

Orokorrean nekazaritza ekologikoaz hitz egiten dugu baino ez bakarrik bekazaritza ekologikoaz hitz egiteko, abeltzaintza ekologikoa eta erlezaintza ekologikoa bezelako ekoizpenak ere bertan sartzen ditugu. Produktu ekologikoak oinarritzat harturik elaboratzen diren elikagaiak, nekazaritza ekologikoaren araudiari loturik daude baita berauen inportazio eta komertzializazioan ere.

Elikagai ekologikoak ekoizteko baldintza ezin hobeak daude Euskadin. Inguruko klimak eta lurrak, nekazaritza ekologikoa lantzea bideragarria egiten dute. Materia organikoa eta uraren ugaritasunak frutarbokak, baratza eta beste landa batzuen ekoizpenean kaguntzen dute.

Gure mendietako belaze eta larreak, lurrera loturik dagoen abeltzainta ekologikoaren ekoizpenean oinarri haundia suposatzen dute.Bertan kalitate altuko elikagaiak Portu ditzazkegu, hala nola, haragia, esnea, eztia, gaztak, arrautzak, etab.

Errekurtso genetikoak ere kalkulaezina den balio handi bat suposatzen dute. Arraza autoktonoak eta bertako landaretzak abeltzaintza eta nekazaritza ekologikoaren garapenean funtsezko garrantzia dute

Bertako frutarbol, baratz eta babarrunek edo artoa bezelako beste hainbat labore aniztasuna dago. Hauetako mota batzuk larretik ia desagertu dira eta hazi bankuei Ester mantentzen dira. Nekazariak erabil ahal izateko galdutako zenbait labore berreskuratzen ari dira.

Erlezaintza ekologikoa Euskadin garrantzia haundia duen beste jarduera bat da. Mendietan aurkitu ditzazkegun melifera landare ugariari Ester erlezaintza oso zabalduta dagoen jarduera tradizional bat da. Erletegiak aurkitu daitezkeen gune zein ereletegi mota eta maneiuak erlezaintza ekologikoa zaila ez izatea baimentzen dute, ez beste zona batzuetan bezela.

Abantailak

Kontsumitzaileak gero eta kalitate gehiago eskatzen dutenez elikagai ekologiekoen kontsumoa haundiagotuz doa. Inguruarekiko sortu den sentsibilizazio soziala del aeta, ingurugioarekin errespetutsua den ekoizpen sistema baloratzen da.

Ziurtagiri ekologokoaren bidez elikahai ekoizle eta elaboratzaileak zenbait abantail lortzen dituzte. Ekoizpena, ekologiko bezela ziurtatu ahal izatea balore gehigarri bat ematen dio kalitatzeko eta osasuntsuak diren elikagaiak eskeintzeko garaian. Ingurugiroarekin errespetuosoa den sistema batekin lan egitea bere ordainak ere baditu; laborantza política eta landa garapeneko programak, ingurugiroarekin errespetuosoak diren ekoizpenen aurrean nekazala eta abeltzain ekologikoak soilik jaso ditzazkeen laguntzak eskeintzen dituzte.

Zer dira?

Elikagai ekologiko, organiko edo biologikoak, sustantzi kimiko eta genetikoki aldatutako organismoak erabiltzea debekatzen duen ekoizpen sistema batetik lortutako elikagaiak dira. Horregatik elikagai ekologikoak pesticida, gehigarri, transgeniko edota debekatuta dauden sustantziak erabiltzeaz aske dauden bermea dute.

Urte askotan zehar kontsumitzaileen artean elikagi ekologikoak ezagutzeko nahasketa egon da. Biologiko eta bio hitzaren erabilera bereizi gabearen ondorioz. Honek, nekzaritza ekologikoa jatorri ez zuten zenbait produktu elikagai ekologikoak izando balira bezela saltzen egotea sortu du.

Guar egun, “eko”, “ekologiko”, “bio”, “biologiko” eta “organiko” hitzak jatorri ekologikoa duten produktuak bakarrik erabil ditzazkete eta deitura hauek erabili berain etiketa eta iragarkietan. 1614/2005 dekretuaren onarpenetik aurrera hitz hauek nakazaritza ekologikoaren erabilerako dorgetzen dira (CE 2092/91) araudiari erantzuna emanez.

Genetikoki aldatutako organismoen erabilera debekatura dago nekzaritza ekologikoan, alde batetik bioaniztasuna arriskuan jartzenduelako eta bestetik osasun eta ingurunearentzat kaltegarriak diren beste efektu batzuk eduki ditzaketelako.

Nekazaritza ekologikoan, transgenekorik gabeko nekazaritza baten existentzia bermatzen duen oinarrian nagusitzen da. Ez direnez gero existitzen nahiko ikerketa eta ondorio.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net