Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Produktu ekologikoak

Logotipoa eta etiketa jartzea

Kontsumitzaileak produktu ekologikoak aukeratzen dituztenean, ziur egon behar dute erosten ari diren produktuak patzen ari diren dirua merezi dutela. Logotipo eta etiketa ekologikoaren erabilera mekanismoak posible egitea lortzen dute.

Bereizgarri hau, erosten ari zaren produktuen kalitatea bermatzeko diseinatua izan da. Eb-ko nekazaritza ekologikoaren araudiarekin bat ekoiztuta daudela eta inportatuko kasuan, balio berdina duten beste araudi batzuekin bat.

Ziurtapena

Logotipo eta etiketa duten produktuen ekoizpen eta EB-ko merkatuan kokatzea bere osotasunean bete behar den prozesu zorrote bat eskatzen du.

Lehen pauso bezela, nekazari konbentzionalak gutxienez 2 urteko bihurtzen prozesu bat pasa behar dute elikagai ekologikoak ekoizten hasi ahal izateko. Aldi berean konbentzional eta ekologikoa landu nahi duten nekazariek, hainbat jarduera nabarmen bereizi behar dituzte.

Bai nekazari eta elikagai transformatzaileak EB-ko araudiaren arauak errespetatu behar dituzte. Araudiarekin adostasuna bermatzeko, organismo edo erakunde ezberdinen ikuskapenei lotuta egongo dira.

Ikuskapenak arrakastan gainditzen dituzten operadoreak ziurtapen ekologikoa lortuko dute eta beraien produktuak modu honetara etiketatu.

Argitasuna

Araudiak logotipoaren erabilera eta etiketaren erabilerari dagokien arau zorotzak ditu, nahasketak edota bereizgarrien erabilera desegokia ekiditeko:

“Bio, eko, etab. Ekologiko edozein hitz, produktu ez ekologikoen etiketetan edo iragarkietan ezin dira erabili. Kontsumitzailea akatsera induzitu dezaketenean, produktuak edo ingredienteak araudiaren baldintzak betetzen dituela aditzera emanez.”

Genetikoki aldatutako organismoen presentzia dituzten produktuetan ezin da nekazaritza ekologikoaren etiketa erabili.

Oharrak

Kontsumitzaileari konfidantza eskeintzeko, ekologikoki etiketatutako produktu guztiak azkena maneiatu zuen ekoizle, transformatzaile edo saltzailearen izena eraman behar dute baita ikuskapen organismoaren izena eta kodigoa.

Logotipoa

EB eta partaide dire estatuen ekoizpen ekologikoaren logotipoa, arruntaren gehigarri bat da eta kontsumitzaileak mota honetako elikagai eta edarien ikusmen maila handitzeko balio du.

Guzti honengatik, EB-ko logitipoa daraman edoizen produktu erosi ezkeroz, seguru egon zaitezkete:

  • Gutxienez artikuluaren ingredienteen %95a ekologikoki ekoizten da.
  • Ikuskapen plan ofizialaren arauekin bat dator.
  • Zuzenki ekoizle edo tranformatzaile jatorria duen ontzi itxi batean.
  • Ekoizle, tranformatzaile edo saltzailearen izena darama edo ikuskapen organismoaren kodea.

Gaur egun, EB-ko logotipoaren erabilera ahutazkoa da baino 2009ko urtearen hasieran indarrean sartuko den nekazaritza ekologikoaren araudiaren arabera aurre ontziratutako produktuetan logotipoaren erabilera derrigorezkoa izando da. Logotipoak ahutazkoa izaten jarraituko du data hori eta gero inportatu diren produktuetan. Arandia indarrean sartu eta EB-ko logotipoa arrunt bilakatzen den momentutik aurrera, nekazari lehengaien ekoizpen legua adiera beharko da (“EB”, “ez EB” edo estatuaren izena, EB-ren barne o kanpoan, produktu edo ingredienteen landatze lekua).

Batzuetan, produktuak EB-ko partaide den estatu batean saldu nahi dituen operadoreak, beraien produktuak salgai jarri behar dituzten lekuan ezagutuko duten logotipo gehigarri bat beharko dute. EB-ko logotipo ekologikoak etiketatze bikoitza ekiditen du, Europa guztian ezagutarazten den sistema eskeiniaz.

Ikuskapenak

Nekazaritza ekologikora iristeko transizio prozesua gainditu ondoren, operadoreak urteroko ikuskapen sakonei lotuak egoten dira:

  • Erosketa eta salmenta, abere eta sendagaiak, erregistro liburuak, etab.-en dokumentazio ikuskapenak.
  • Laginak hartzeko aukera.
  • Gune itxi eta irekian dauden abereen baldintza ikuskapenak.
  • Belaze, baratz, negutegi eta abereen ikuskapena.

Ikuskatzaileak gainera kontrol gehigarriak egin ditzazkete eta arrisku gehienak aurkezten dituzten operadoreei bisita.

Partaide den estatu bakoitzak, bere ikuskapen sistema ezarri du eta agintari publiko edo organismo pribatuen esku utzi du ekoizpen ekologikoaren ikuskapen eta ziurtapena.

Ez betetzea

Baldintza guztiak betetzen ez dituzten operadoreei beraien ziurtagiri ekologikoa kendu diezaiokete, baita ekologiko izendapenaren azpian produktuak komertzializatzeko eskubidea ere.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net