Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Produktu ekologikoak

Ikuskapena eta ziurtagiriak

Logotipoa edota EB ekoizpen ekologikoaren etiketa erabili nahi duten nekazari, elaboratzaile eta inportadore ekologikoak, erregulazio zorrote batzuk bete beharko dituzte. Erregulazioak betetzen dituztela bermatzeko ikuskapen sistema zorrote bat eraman behar da.

Ekoizpen ekologikoaren horniketa maila bakoitzean egin behar dira ikuskapen hauek. Kontsumitzaileak konfidantza izan dezan erosten ari diren elikagai ekologikoak ingurumena eta animalien ongizateari buruzko europear legeekin ados daudela.

Ikuskapenak

Egungo Arandia bermatzen dutela ziurtatzeko, nekazari, transformatzaile eta inportadore ekologikoak gutxienez urtean behin ikuskatuak izatea oso garrantzitsua da.

Prozesu hau EB-ko partaide diren estatu bakoitzak gainbegiratzen du. Beraien ardura da, agintariak nekazaritza ekologikoari buruzko araudien atxikipena ziurtazeko ikuskapen sistema bat ezartzea.

Ikuskapen organismoak

Ondorioz, Eb-ko partaide diren estatu bakoitzakm ikuskapenak egiteko agintari publiko edo organismo pribatuak izendatzen dituzte. Hemen EB-ko ikuskapen organismoen serenad ofíciala aurkitu dezakezu.

Ikuskapen organismo pribatuak zenbait baldintza bete behar dituzte:

  • Produktu ikuspaen sistemei buruz EB-ak ezartzen dituen baldintza orokorren arabera bermatuak egon behar dute.
  • Estatuko agintari eskudunak onetsi behar du.
  • Ikuskapenetan, operadorearen aurrean objetiboak eta menpekotasunik gabe azaldu behar dute.

Ziurtapena

Estatu partaideak, ikuskapen edo aginte organismoei banakako identifikazio kode bat ematen die. Erakundearen izena edo kodea etiketa ekologikoan aurkitzen da. Honek produktua ikuskapen edo aginte organismo batek ikuskatu duela bermatze du eta nekazaritza ekologikoaren araudiarekin bat ekoiztu edo landu dela.

Ekologikora aldatzea

Operadoreak produktu ekologikoak ekoizten edo lantzen hasi aurretik, ikuskapen edo aginte organismo bati eskaera egin behar diote eta estatuko aginte arduradunari jardueraren berri eman. Instalazio eta produkzio metodoak ikuskapen edo aginte organismo batek ikustatu eta onetsiak izan behar dute. Baserri ekologikoak beraien produktuak ekologiko bezlea saldu ahal izateko aldatze denboraldi bat menperatu beharko dute.

Arau hauste eta irregulartasunak

Operadore batek erregulazio eta ikuskapen baten baldintzak hausten dituenean, ikuskapen edo aginte organismoak bere produktuak ekologiko bezela komertzializatzen jarraitzea debeka diezaioke.

Irregultartasunak ekoizpen sail batean bakarrik gertazen direnean, ikuskapen edo aginte organismoa sail horretan ekoizpen ekologikoaren erreferentzi, argibide eta logotipoak ez erabiltzea bermatzen du.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net