Produktu ekologikoen kontsumitzaileen eskaeraren gorapenak, sektore guztietako elikagaien horniketa kateetan aukerak sortzen ditu. Eta honek, Europar Batasuneko landa-gune askotako, landa eta ekonominaren garapenaren bultzada sortzen du.
Produktu ekologikoen merkaturatzearen hazkuntza %10-15 artean dago. Europar Batasunean aldiz, elikadura merkatu orokorrean produktu ekologikoen proportzioa %0.5etik %4ra igo zen 1997 eta 2006 urte bitartean.
Ekoizle, transformatzaile, banatzaile eta merkatari ekologikoei segurtasun ekonomiko gehiago emateaz gain, mugimendu honen onura ekonomiko zuzen eta ez zuzenak beste landa-negozio eta erkidego hauetara zabalduko dira.
Nekazaritza ekologikoak, logikoa den bezala, lan aukeren sorrera aproposten du, landa-herrietan gehikuntza ahalbideratzen du eta inguru hauetan aberastasunak sortzen ditu. Onura hauei laguntzen dieten faktoreetako batzu:
Pestizidak bezalako produktu agrokimikoekin lan ez egiterakoan, nekazariek lan baldintza hobeagoez gozatzen dute. Langile hauek gainera, kontsumitzaileen errespetua irabazi izana adierazten dute, ekoizpen ekologikotik datozen onurak (ingurugiro eta sozioekonomikoak) geroz eta gehiago direla konturatzen delako jendea.
Nekazaritza ekologikoak paisaia erakargarriagoak sortzen ditu ondorengoengatik:
Errekurtso hauek landa eremuen erakargarritasuna goratzen dute eta honek biztanleriaren atzematea laguntzen du. Hau oso garrantzitsua da, egun Europar Batasuneko landa-herriak gutxitzen ari direlako.
Nekazaritza ekologikoak ere laguintzen du, landa-komunitateen partaidetzan elikagaien horniketa katean Ondorengoengatik:
Produktu ekologikoen horniketa kateko partaideak, askotan, kate-maila bat baino gehiagotan nahasturik ikusten dira. Nekazari ekologikoak beraien produktuekin eta hauek gordetzen dituzten ezaugarriekin gustora egoten dira. Eta honexegatik ekoizpen eta komertzializazio prozesuan parte hartzen dute.
Askotan nekazariek zuzenean kontsumitzaileengana jotzen dute, azken hauei erosten ari direnaz informatzeko: beraien sortze prozesua, zeintzuk diren ekoizpen iraunkor honen onurak, e.a. Honela, kontsumitzaileen konzientziazioa gehitzeaz gain eta kontsumitu behar duten elikagai eta edarien ezaguera handitzen da.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net