Nekazaritza ekologikoa ingurugiro eta animalientzat onuragarria dela badakizu.
Nekazaritzaren helburu nagusienetako bat zapore, ehundura eta ezaugarri erakargarri eta benetazkoak dituen elikagaien ekoizpena da. Hau ekoizpen fasean lortzen da, genetikoki aldatutako organismoen erabilera debekatuz eta muga zorrotzak ezarriaz hurrengo produktuen erabileran:
Nekazariak ere kalitate maila altuko produktuak ekoizten dituzte, hurrengo ezaugarrien bidez:
Produktuen eraldatze prozesuan ere, genetikoki aldatutako organismoen erabilera debekatzen da eta murrizketa zorrotzak ezartzen dira hurrengo produktuen erabileran:
Produktu ekologikoen kasuan zaporerik onena zerbait subjektiboa dela esan dezakegu. Nekazari eta abeltzain ekologikoek, kontsumitzaileen ahalmenean landare eta animalia-espezie asko jartzen dituzte. Honekin zapore berriez eta sukaldaritzako esperientziez gozatzeko aukera eskaintzen diete.
Zaporetsuak eta benetakoak diren elikagaiak eskaintzeaz gain, egungo kontsumitzaileak sukaldaritzan dituen lehentasun eta joerak isladatzen dituzten elikagaiak lantzen saiatzen da nekazaritza ekologikoa.
Honegatik, elikagai ekologikoen barnean baserritik irten berri diren elementu freskoak zein eguneroko bizitzan erabiltzen diren eta lantzeko metodo sofistikatua duten produktuak aurkitu ditzakegu. Esaterako, ardoa, garagardoa, pastak, jogurtak, aldez aurretik prestaturiko jakiak, gaztak, etb.
Produktu ekologikoen ekoizle eta transformatzaileek, produktu ez ekologikoetakoek egiten duten bezala, elikagaien kontsumoan ematen diren joera berriak jarraitzen dituzte. Honetarako elikagai ekologikoek kontsumitzaileen gustu aldakorrera eta eskaeran ematen diren aldaketetara moldatzen direnaren bermea ematen dute.
Ekoizpenetik azokara dagoen distantzia laburtzen saiatzen da nekazaritza ekologikoa eta urtaroko elikagaien ekoizpenean hanpadura jartzen du. Merkaturatzea, ekoizpenetik, elikagaiek jatorri bezala duten lursailetik, nekazariek bertako azoketan edo eta errepide alboetan izaten dituzten postuetatik oso hurbil egon daiteke.
Nekazaritza ekologikoaren hastapena eta bertatik datozen onurak, Europar Batasuneko ekoizpen ekologikoko etiketak eta herrialde bakoitzak erabiltzen dituen bermeak babesten ditu.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net