![]()
Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan
![]()

Euskadiko elikagai ekologikoetan zigilu hau bilatu eta Euskaditik kanpo badator, dagokion kontrol aginpidearen kodea.

Euskadin aginpideen kontrol kodea ES-VAS-AE da.
Ale bakoitzaren trazabilitatea bermatzeko, bakoitza egokiki identifikaturik joan behar du (zenbakia, sorta,…)

Europar Batasunean ekoiztu eta landutako produktu ekologiko guztientzat berdina da.
Bere erabilpena zabaltzen ari da.

Martxan da jada ENEEK, Euskadiko Nekazaritza eta Elikadura Ekologikoaren Kontseilua. Honen bilakaera, produktu ekologikoak ekoiztu, transformatu, komerzializatu eta kontsumitzen dituzuenen esku dago.
Kontseiluaren 2 helburu nagusiak ondorengoak dira: alde batetik, nekazaritza ekologikoko produktuen ezaguera sustatzea eta hedatzea. Bestetik, produkzio eta lantze prozesuak kontrolatzea. Aurretik landutako lurraren gainean arituko gara gu eta Ekonekazaritza eta Eusko Jaurlaritzako kideen urteetako lana eskertzen dugu.
Erakunde ezberdinetatik lanean jarraitzen duzuten lankideei ere gure eskerrak.
Mintegietatik ekarritako landareen modura, Kontseiluak ere ingurune atsegin bat eta erabilera egokia edukitzea espero dugu, gure artean modu egokian sustraitzeko eta etorkizunean esperotako fruituak emateko.
Produktu ekologikoen ekoizpena eta etiketatuaren inguruko, 2007. urteko ekainaren 28ko, Kontseiluaren 834/2007 araudiaz daude erregulaturik elikagai ekologikoak. Araudi honek osagarri gisa, 889/2008 araudia du eta zenbait kasutan zabaldu eta garatu egiten du aurreko araudia. Honela 2092/91 araudia indargabetzen da eta 2092/91 araudia ordezkatuko dute 2009. urteko urtarriletik aurrera, kide diren herrialde guztiek bete behar izango dutelarik.
Hirugarren herrialdeetatik nekazaritza ekologikoko produktuak inportatu nahi dituzten nekazari eta transformatzaileei, araudi honek, ekoizpen arauak errespetatu dituztela eta bateragarriak ez diren teknikak ez dituztela erabili bermatzera behartzen ditu nekazariak (adibidez, lurra simaur kimikoekin ongarritzea, pestizidak erabiltzea… e.a.).
“Ekologiko”, “eko”, “biologiko”, “bio” eta “organiko” terminoak Europar Batasunean, produktu bat ekologikoa dela adierazten dute, hau da, nekazari-osagaien %95a gutxienez ekologikoa dela.
Produktu ekologiko guztiek, zenbatutak dauden kontraetiketa daramate eta era berean, zertifikatzen duen kontrol erakundeak baimenduak dijoaz. Bereizgarri honek identifikatzen ditu produktuak ekologiko bezala eta goran aipatutako araudietako kontrolak gainditu dituztela bermatzen du.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net