
Nekazaritza ekologikoa ongarri eta pestizida kimiko, gehigarri, eta orokorrean produktu kimiko sintetiko guztiei uko egiten dion abere eta labore ekoizpenean datza.
Ostera, ingurugiroa hondatu eta elikagaiak kutsatu gabe ekoizpena bermatzen du erein-aldaketari, izurriteen kontrol biologikoari, ongarri berdeei eta beste antzerako teknikei esker lurzoruaren emankortasuna eta ekosistemaren oreka mantendu eta hobetuaz. Era berean, baliabide naturalak zentzuz erabilita giza aktibitatea naturan barneratzea ere nahi du.
Europar Batasunak CEE 834/2007 araudi bidez elikagai ekologikoak araututa ditu. Nafarroako elikagai ekologikoen kontrol eta ziurtagiriak Nafarroako Nekazal Produkzio Ekologikoaren Kontseiluaren (CPAEN-NNPEK) esku daude.
Baserritar eta laborarien kultura eta landa balioa galtzen ari da. Gero eta nekazarien seme-alaba gutxiagok jarraitzen dituzte gurasoen urratsak. Txirotasuna gero eta larriagoa da elikagaiak saltzeko aukera bakarrik duten hirugarren munduko herrialdeetan.
Ekoizpen merkeagoak lortzeko asmotan ingurugiroa, landaredia, animaliak eta elikagaiak ere kutsatu egiten dira. Ondorioz, landare aniztasunak, basabizitzak, kalitate biologikoak eta jakien elikagarritasunak beherakada garrantzitsua jasaten du.
Nekazaritza ekologikoak tradiziozko ezaguerak kontutan hartzen ditu gaur egungo balibideak erabilera kontrolatuaz, eta naturaren erritmoa ahalik eta gehien errespetatuaz. Ondorioz, zapore, bitamia eta gatz mineralez betetako, baina kutsadurarik gabeko janari orekatuak ekoizten ditu nekazaritza ekologikoak.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net