Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Zer da?

Biolur Gipuzkoan nekazaritza ekologikoa sustatzea helburue duen elkartea da.

Elkarte honen helburu nagusia kontsumo ekologikoa, solidarioa eta arduratsua bultzatzu eta ezagutzera eramatea da.

Zer gara?

Nekazari abeltzain, ekoizle eta kontsumitzaileek zuzendu eta kudeatutako, irabazi-asmorik gabeko erakunde bat gara. Gure ingurrumena zaindu eta errespetatzeko lanean diardugu eta nekazari eta eskulangile txikiei laguntza eskaintzea dugu helburu.

Nekazaritza ekologikoa eredu emankor gisa sustatzea dugu helburu nagusi, gure baserrien etorkizuna ziurtatu eta elikagai osasuntsuak eta natura eta kontsumitzaileak errespetatzeko modelurik egokiena dela uste baitugu.

Elkartea duela 14 urte 44 kideren artean jarri zuten martxan. Urteak aurrera joan heinean, bazkide kopurua igotzen joan da gaur egun 245 bazkide izatera iritsi gara. Berauetatik 65 ekoizleak dira eta gehiengoa nekazaritza ekologikoko Kontseilu Erregulatzailean erregistratuta daude.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net