
Ikuspuntu metodologikotik, oinarriko batzarkideei esker giza eta ekonomi demokratikoan oinarritutako partaidetza eta elkartasun baloreak landuaz elkarlana indartzea du helburu elkarteak bere egunerokotasunean.
Elkartearen barne organigrama organu subiranoa den Batzarraren eta Estatutuetan bere eginkizun, gaitasun, eta funtzionamendua zehaztuta dituen zuzendaritzaren inguruan antolatuta dago.
Elkartekide diren erakundeetako bakoitzak elkartearekin hitzegiteko ordezkari bat izan dezake.
Elkarteak gure lanarekin bat datozenen parte hartzea eta integrazioa bultzatzeko irekita ditu ateak. Ondorioz, egiten zaizkigun proposamen guztiak begiratzeko prest gaude. Baldintza bi ditugu. Batetik, zure proposamena gure lan arloarekin bat datorrela, eta bestetik ondorengo hauetako bat bazara:
Biolurreko bazkide izan nahi baduzu, hurrengo formularioa bete:
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net