![]()

Laburbilduz, lurraren ezagutzan Herody metodoaren bidez emankortasun diagnosi bat egiten da, web honetan garatutako aspektuak jarraituz. Horretarako, lehenengo lursailaren analisi bat egiten da, bertan geologia, klimatologia, erabilera eta lurraren perfilaren analisien informazioa biltzen delarik.
Gainera, laborategian analitika bat egiten da (Herody metodoaren parametroen arabera) perfil horren A eta B horizonteak, bertan parametro asko aterako dira (16 bat). Azpimarragarrienak, finkapen-koefizientea eta lurraren materia organikoaren egoera izango dira.
Informazio guzti honetatik emankortasun diagnosia lortzen da, hori habiapuntutzat hartuta lurraren erabilera hobetzeko hartu beharreko gomendioak proposatzen dira.
Hemendik aurrera lan honi jarraipena eman behar zaio egunez egun, lurra begiratzen dugun moduan, eta pazientzia eduki behar da…
Lurrarekin lan egiteko metodologia honek hiru parte ditu.
Analisietatik abiatuta lurraren emankortasun diagnostikoa eta maneiu egokia deskribatuko dituen txostena egiten da.
Lur hori lantzen duen pertsonari emankortasun diagnosia azaldu eta lur hori hobetzeko gomendioen aplikazio praktikoa abian jartzen da, denboran zehar luzatuko dena.
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · leire@biolur.net