Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Nekazaritza ekologikoa

Zer da nekazaritza ekologikoa?

Modu xinpleago batean esanda, nekazaritza ekologikoa kontsumitzaileari elikagai fresko, zaporetsu eta bertakoak eskaintzen dizkion ekoizpen sistema bat da. Betiere sistema naturalen ziklo guztiak errespetatuz.

Oinarriak

Nekazaritza ekologikoa helburu eta printzipio anitzetan oinarritzen da ingurugiroarekiko talka edo inpaktua ahalik eta gehien gutxitu ahal izateko. Honen bitartez, nekazari sistemak modurik naturalenean funtzionatzen duela ziurtatzen delarik.

Hona hemen nekazaritza ekologikoaren ohiko zenbait jarduera:

  • Lekuko baliabideei etekin eraginkorra lortzeko erein-aldaketa,
  • Pestizida eta ongarri sintetikoen, abereentzako antibiotikoen, eta janarietan gehigarrien erabilera murritza eta zorrotza.
  • Genetikoki moldaturiko organismoen erabilera debekatuta dago
  • Bertako baliabideen ustiaketa: simaurra ongarri modura edo baserri edo landetxean bertan ekoizturiko elikadura abereentzat.
  • Bertoko baldintzetara egokituta dauden eta gaixotaunei erresistentzia erakusten dieten landare eta animalia-espezieen erabilera.
  • Abereen hazkuntza leku irekietan eta elikagai ekologikoak abeltzantzan.
  • Abere espezie bakoitzaren hazkuntzarako egokienak diren baldintzen erabilera.

Hornidura katea

Nekazaritza ekologikoa horniketa- kate luze baten parte da. Bertan elikagaiak landu eta berauen banaketa eta salmenta aurrera eramaten dira kontsumitzailearen eskura iritsi arte. Kate honen maila bakoitza area anitzetan onurak eman ditzan diseinatuak daude, web orri honetako beste hainbat ataletan ikusi daitekeen moduan:

  • Ingurune babesa.
  • Abereen ongizatea.
  • Kontsumitzaileen konfiantza.
  • Gizarte eta ekonomia.

Horregatik guztiagatik, supermerkatuan sagar ekologiko bat erosi edo eta zure jatetxerik gustokoenean mahasti ekologikoetatik datorren ardoa aukeratzean, ziur egon zaitezke produktu guzti hauek ingurugiro eta animalien ongizatea babesten dutela beren elaboratze prozesu osoan.

Arauak

Europar Batasunean, 1991. urteko ekainaren 24an idatziriko 2092/91 kontseiluaren araudiak (CEE) ekoizketa ekologiko eta produktuen jatorriko ekologikoari buruzko oharren erabilera barneratzen ditu.

2005. urtean indarrean dagoen araudia berrikusi ostean, bi proposamen garatu zituen Europar Batzordeak. Batak, produktu ekologikoen inportazioa arautzea zuen helburu, eta besteak, berauen etiketa eta ekoizpena. Ondorioz, 2007an 1991/2006 araudia indarrean sartzean, 2092/91 araudia alboratu eta produktu ekologikoen inportazioa eta produktuetan ageri diren argibideen araudia berriztatuta gelditu zen.

Bestetik, 2009ko urtarrilaren batetik aurrera indarrean sartuko da 2007ko ekainaren 28an, Europar Batasuneko batzordeak ekoizpen ekologikoaren definizio, logotipoa eta etiketazio sistema kontseiluan onarturiko araudia.

Logotipoa eta etiketa jartzea

Nekazaritza ekologikoaren ekoizpenari buruzko Europar Batasuneko araudiak garbi zehazten du laborantza eta abeltzantzaren kudeaketa, eta baita etiketa ekologikoa daramaten pentsuen eta bazka janariaren prestaketa ere. Europar Batasuneko nekazaritza-ekologiko logotipoa daramaten produktuek Europar Batasuneko legedia bete behar dute.

Nekazaritza organiko jatorridun jangaien etiketetek eragile ekologikoei ziurtagiria eman eta beren lana ikuskatzen duten erakundearen zigilua eraman behar dute. Zigilu honen erabilerak Europar Batasuneko estatu kideetako kontsumitzaileek eskuraturiko produktu ekologikoen jatorriari buruzko konfiantza garatzea du helburu. Herrialde bakoitzean merkaturatzen diren bertoko produktuek herrialdeak garaturiko logotipo ekologikoak daramatzaten bezela, kontsumitzaileen ezagutza hobetzeko Europar Batasuneko logotipoa sortu da. Egun Europar Batasuneko arauak jarraituz ekoizten diren produktu ekologikoek ez dute logotipo berri hau eman beharrik, baina lege berria indarrean sartzen den egunetik hasita logotipoaren erabilera derrigorrezkoa izango da.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net