Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Agricultura ecológica

Merkatuan

Produktu ekologikoek itxura ezberdin asko dituzte merkatuetan: baratzetik zuzenean ekarritako fruta eta barazkietatik hasi eta urteak iraun ditzaketen prozesuen ostean garaturiko ardo eta gaztetaraino. Produktu ekologikoek banaketak ere bide ezberdin asko hartu ditzake.

Banaketa kanalak

Hauek dira kontsumitzaileak produktu ekologikoetara heltzeko banaketa biderik arruntenak:

  • Bertako azoka ekologiko edo espezializatuak.
  • Baserri edo metropolietan kokatuta dauden produktu ekologikoetan espezializatutako dendak.
  • Landa edo eta baserri inguruetako bide hertzeetan kokaturiko postuak.
  • Elikagaiak sortzen diren baserrietan zuzeneko salmenta.
  • Etxeetara banatze zerbitzua edo internet bidezko eskaerak.

Supermerkatuan

Produktu ekologikoen eragileak haunditzen eta hobetzen ari direnarekin batera, janari eta edari ekologikoek gero eta zer-esan handiagoa dute europar supermerkatuetan. Fruta, barazki eta haragi ekologikoek beren leku berezia dute, ekologikoak ez diren produktuetatik banatuta. Landuriko janari ekologikoek ere badute beren lekua apal, hozkailu eta izozkailuetan.

Jatetxe eta katering-ak

Produktu ekologikoek ere gero eta zer-esan handiagoa dute sukaldaritzan. Azken urteetan elikagai ekologikoak bakarrik erabiltzen dituzten jatetxeak irekitzeaz gainera, izen haundiko elkarte eta saltzaileek jatorri ekologikoa duten produktuen erabilera gehitu dute ostalaritzan.

Europar Batasuneko gero eta eskola-jangela gehiagotan erabiltzen direnez, belaunaldi berriek ondo ezagutzen dituzte produktu ekologikoak. Enpresa pribatu nahiz publikoetako jangelek ere joera berdina daramate.

Konfiantza

Egungo kontsumitzaileen eskakizunen arabera erabakitzen dira produktu ekologikoen banaketa bideak. Hori bai, produktu ekologikoak erosten diren lekua edozein dela ere, Europar Batasuneko araudi zorrotza beteta ekoizturiko produktu ekologikoak direla bermatzen da. Kontsumitaileen konfiantza irabazteko, araudia betetzen ez duten produktuek ezingo dute ekologikoa, eko edo bio, edo eta Europar Batasuneko nekazal ekologiko-logotiporik eraman.

Europar Batasuneko kontseiluak nekazaritza ekologikoari buruzko arauak ekoizpen eta prozesaketan bete behar dira, baina baita berauen etiketatze eta merkaturatze prozesuan ere.

Etiketa jartzea

Ohiko nutrizio eta osagaiei buruzko informazioaz gain, produktu ekologikoen etiketak kontsumitzaileari informazio gehiago ematen dio, produktua azkena erabili duenaren izena –ekoizle, langile edo eta merkataria- adibidez. Gainera, benetako jatorri ekologikoa duen produktua dela bermatzeko, produktua eta eragilea ikuskatu dituen Europar Batasuneko kontrol-autoritate edo erakundearen kodea daramate.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net