Ingurugiroak giza kontsumorako kalitate goreneko janari zaporetsuak ekoizteko beharrezko baliabideez hornitzen ditu nekazal sistemak. Ekoizle ekologikoak ingurugiroari bere mesedea itzultzen dio baliabideen kalitate eta ezaugarri naturalak mantenduaz lehenik, eta ahal izanez gero hobetuaz.
Lurzorua baliabide naturalik garrantzitsuenetakoa den arren, lurzorua da baliabide zigortuena. Lurra planetan bizi ahal izateko abere eta gizakiek behar duten oxigenoa eta elikagaiak lurraren kalitatean dute oinarria berau baita landareen janiturria. Nekazari ekologikoek nekazaritzak lurzoruaren emarkortasunean eta osaketan duen eragina, eta lurzoruari zer kendu eta zer ematen dioten zehazki aztertuaz lurzoruaren benetako balioa errespetatzen dute.
Lurra osasuntsu, emankor eta natural mantentzeaz gain nekazari ekologikoak beren egoera hobetzen saiatzen dira elikagai egokien horniketa, bere egituraren hobekuntza eta uraren kudeaketa eraginkorraren bitartez. Europar Batasunak nekazaritza ekologiko-araudiari esker, edo eta jarduera egokiei esker betetzen dira helburu guzti hauek.
Hona hemen ekoizle ekologikoek lurzoruaren osasuna mantendu eta hobetzeko erabiltzen dituzten jarduera adierazgarrienak:
Ahal den neurrian, ekoizle ekologikoek eskuz edo makina bidezko metodoak erabiltzen dituzte laborantzan, eta hauei esker lurzoruaren egitura eta osasun emaitza egokienak lortzen dituzte. Beste modu batera esanda, nekazari ekologikoek belar txarrak mozten dituzte herbizidak erabili beharrean lurzoruaren azpi eta gainealdean bioaniztasuna kontserbatuaz.
Nekazaritza ekologikoak lurzoruen mikroorganismo onuragarrien gehitzea dakarrela diote ikerketa batzuek. Labore eta abereen osasunean du eragin zuzena lehenik, baina gizakiarenean azkenik. Soil Fertility and Biodiversity in Organic Farming izeneko 2002ko ikerketaren esanetan, nekazaritza ekologikoak:
Orokorrean, nekazal sistema ekologikoek lursaileko abere gutxiago izateari esker abereek estres, gaixotasun eta izurrite gutxiago jasaten dituzte; lurzoruaren bioaniztasuna hobetu eta beroren trinkotze eta erosioa murriztuaz.
Nekazariek nahiago izateaz gain, lurzoruari onura dakarkieten ekintza asko nekazaritza ekologikoaren araudian barneratu dira. Hona hemen Europar Batasuneko araudian agertzen diren bi puntu:
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net