Biolur

Nekazaritza Ekologikoaren aldeko Elkartea Gipuzkoan

Gipuzkoako Baserritar eta Herritarren Topagunea

Nekazaritza ekologikoaren Euskadiko etiketa

Nekazaritza ekologikoa

Baserrian

Baserrian ematen zaio hasiera prozesu ekologikoari eta bertan sortzen dira kalitatezko produktu ekologiko eta freskoak. Hauek denda, azoka eta supermerkatuen eros daitezke edo eta jatetxeetan dastatzeko aukera ere bada.

Baserri ekologikoak laborantza produkziorako edo eta abere hazkuntzarako naturaren beharra izateaz gain, naturaren parte dira. Ekoizle ekologikoek momentu oro, berauen prozesu guztietan, elikagaiak lantzeko sistema prozesuak, prozesu naturalen ahalik eta antzekoenak izatea dute helburu.

Nekazariek ziklo itxietan oinarrituriko sistemekin lan egiten dute. Adibidez, ongarrien erabilera edo eta beste iturri batzuenak lurrarekiko erosioa txikitzeaz gain elikagaien eta uraren galtzea ekiditzen du, lurraren mantenu egokia ziurtatuz. Simaur eta abereei zuzenduriko elikagaiak ahal izanezkero baserrian bertan edo eta gertuko baserriren batean sortzea komenigarria da.

Baserri ekologikoak gizona eta naturarekiko harmonia posible egiten du prozedura erabilgarrien bidez, era berean ingurugiroarekiko inpaktua txikiagoatuz. Honek guztiak, prozesu hauen bitartez, herbiziden erabilera baztertzen du.

Errespetua

Abeltzaintza ekologikoa ingurugiro eta animaliekiko errespetuan oinarritzen da bereziki. Abeltzaintza ekologikoan jarduten diren baserritarrek ingurugiroa babesten dute ondorengo ekintza hauen bitartez:

  • Energia eta bitarteko naturalen erabilera arduratsua
  • Barietate biologikoaren kontserbazioa.
  • Oreka ekologikoaren kontserbazioa.
  • Lurraren emankortasuna hobetuz.
  • Uraren kalitatea bermatuz.

Nekazari ekologikoek abereak honako ekintza hauen bitartez errespetatzen dituzte:

  • Animalien ongizatea eta osasuna zainduz.
  • Espezie ezberdinen behar espezifikoen jarreren asebetetzea.

Praktikak

Helburu hauek lortu ahal izateko, abeltzain ekologikoek duela hamarkadetatik erabiltzen ziren abilezia berak erabiltzen dituzte. Berauen artean larre zabalen erabilera eta abereen osasuna bermatzeko hainbat metodo erabiltzen dituzte. Honen guztiaz gain, ezagutza zientifikoetara ere jotzen, da, elikagaien kontrolatzeko metodoak erabiliz modu honetara lurraren emankortasuna bermatuz.

Nekazaritza ekologikoaren ardatzetik oinarrituta, abeltzaintza jarduerak ere logotipoaren eta berrikuntza etiketa ekologikaren araudi zorrotz eta baserri edo landaetxe bakoitzaren egoera kontutan hartuta finkatzen dira. Adibidez, hona hemen Europar Batasuneko legediak nekazaritza ekologikoari buruz dioena: lurzoruaren emankortasuna eta aktibitate biologikoa mantendu eta gehitu behar dira (1) leguminosa eta ongarri berderako labore urtekarien erein-aldaketa, eta (2) ahal baldin bada jatorri ekologikoko konposta edo simaurraren erabilera bidez.

Ezarritako araudiaren barnean betiere (beren ezagutza eta trebetasunak erabiliz) baserritarrak metodo bat, hainbaten konbinazioa edo denak bere osotasunean erabili ditzake, lurraren emankortasuna modurik naturalenean hazteko. Aukeratutako metodoa edozein dela ere, kontsumitzailea ziur egon daiteke natura errespetatua izan dela momentu oro.

Abereen elikadura

Guzti hauek beren egoera naturalean edo eta eraldatze prozesuaren ondoren goza daitezke.

Ekoizpen ekologikoaren printzipioak abereen elikadurara ere zabaltzen dira. Gaur egun, produkzio ekologikoen gaineko araudiak dio abere ekologikoei zuzenduriko elikagaien %85ak modu ekologiko batean sorturikoa izan behar duela. 2008ko urtarrilaren 1etik ekoizle ekologikoek esne eta haragia produzitzeko erabiliko diren behiei, 100% eko elikagai ekologikoak eman behar dizkielarik.

Produktuak

Praktika guzti hauen emaitza elikagai fresko eta zaporetsuak lirateke:

  • Sagarra, marrubiak, naranjak bezalako fruitu freskoak
  • Tomatea, azenarioak, brokolia...bezalako berdura eta barazkiak
  • Behi, ahuntz eta beste animalia batzuren esnea.
  • Oilo, galeper edo beste hainbat hegaztiren arrautzak.
  • Arkume, oilasko edo txerri haragiak
  • Olo, arroza, gari edo garragarra bezalako zerealak.

Hauek denak egoera naturalean edo aldatu ondoren gozatu daitezke.

Ikuskapena

Elikagai ekologikoak ohiko ikuspapenetara lotuta daude- gutxienez urtean behin- arauak betetzen dituztela ziurtatzeko. Modu honetara nekazariek, beren produktuak ekologiko moduan merkaturatzen dituzte eta era berean Europar batasuneko nekazaritza ekologikoko logotipoa eramateko eskubidea lortzen dute.

Hazkundea

Produktu ekologikoen erabilera kontsumitzaileen artean asko zabaltzen ari da, baina baita berauen ekoizpena Europar Batasuneko nekazarien artean ere. Europar batzordeak landu berri dituen Eurostaten azken zenbakien arabera, 2005. urtean, produkzio ekologikoa nekazal lurren %4ean garatzen zen - Europar Batasuna 25 estatuek osatzen zutenean. 2003ko %3.7tik gorakada txiki bat jasan duela, alegia. Eurostaten esanetan, 2005an 157.852 ekoizle ekologiko zeuden, 2004an zeudenak baino %3.4 gehiago.

Mundu osoa kontutan hartuta, gutxienez 633.890 landetxe edo baserritan banatuta dauden 31 milioi hektarea erabiltzen ditu nekazaritza ekologikoak, hau da, nekazal lurren %0.7a. 2007an World Organic Agriculture-k argitaratutakoaren arabera Europar Batasunean daude nekazal lur osoaren zatirik handiena nekazaritza ekologikora gehien eskeintzen duten 10 herrialdetatik 7.

ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON

  • 1. Osasungarriak dira
  • 2. Ez dute gehigarri sintetikorik
  • 3. Ez dute pestizidarik
  • 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik
  • 5. Ez dituzte antibiotikorik
  • 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira
  • 7. Kalitate maila gorena dute
  • 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute
  • 9. Naturarekiko ere errespetua dute
  • 10. Zaporetsuagoak dira

Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net