Bizidun guztiak kontutan hartzea da nekazaritza ekologikoaren abiaburu/oinarri orokorra: lurzoruan bizi den mikroorganismo txikienetik hasi eta zuhaitz handienerarte, eta gizakia ahaztu gabe. Hori dela eta, ekoizpen ekologikoaren horniketako pausu bakoitzak helburu bera du: animalia eta landare bioaniztasuna mantentzea eta ahal bada gehitzea. Berriro ere, bioaniztasuna gehitzea lortzen duten ekintzek bi jatorri dituzte: nekazal iharduera egokiak batetik, eta Europar Batasuneko Nekazaritza ekologikoaren legediaren ezarpena bestetik.
Nekazaritza ekologikoan bioaniztasuna hitzak bi esan nahi ditu. Batetik, landare gehiago landatzen dira eta animalia gehiago ere haztez dira, baina batez ere, bertako barietateak modu naturalagoan hazteak onura handia dakar. Nekazaritza ekologikoak eragin nabarmena du galzorian dauden landare eta animalia-espezieen babesean.
Nekazaritza ekologikoan ekoizketa gehitzen duten jarduera askok inguruko landare eta animalien bizitza hobetu edo eta bioaniztasun naturala mantzentzen laguntzen dute. Adibidez;
Ekoizle ekologikoak beste hainbat praktika jartzen dituzte praktikan, nahiz eta araudian barne ez sartu, baserri ekologikoen ingurua eta bornean ere, oreka natural eta bioaniztasunaren oreka mantentzea laguntzen dute. Hauen artean azpimarratu behar da:
Ongarri, herbizida, pesticida eta beste hainbat produktu sintetikoen erabilera debekatu izanak, visitas akuatikoan kutsaduraren efektu negatiboak sortzea ekiditen du. Honekin ere, bioakumulazioak suposatzen duen mehatxuari frenoa jartzen dio. Hau, kate trofikoaren goi nibelean dauden harrapariak hiltzen direnean gertatzen da, elika-kate guztian zehar pilatzen joan diren dosi toxikoengatik.
Bioaniztasun naturala bultzatzeko beste era bat, animalien ongizatea hobetzeko praktikak dira, hala nola, txerri, behi, hegazti eta beste hainbat animalien lur zabaleko artzaintza.
Lehenago esandakoaz gain, nekazaritza ekologikoak genetikoki aldatuta dauden organismoen erabilera debekatzen du animali eta landareen ekoizpenean. Honek, especie autoktonoa mantentzen laguntzen du eta landare zein animali ezberdinen erabilera sustazen dy nekazaritza eta abeltzaintzaren ekoizpenean.
Zenbait ikerketak nekazaritza ekologikoan karbono emisio gutxiago sorteen duela frogatu dute, aldaketa klimatologikoa arinduz. Hauek izan daitezke laguntzen duten faktoreak:
Instituto de Investigación en Agricultura Ecológica (FiBL) –k egindako ikerketa baten bidez baieztatzen du; berotegi-efektuen gasen emisioa terrenuko hectárea sistema ekologikoa erabiltzen den lurretan, ongarri mineralak erabiltzen dituzten sistemetan baino %32 gutxiago dela eta simaurra erabiltzen duten sistema konbentzionaletan baino %35-37 gutxiago. Ikerketa honen arabera, nekazaritza ekologikoak ongarri mineralak erabiltzen dituzten sistemak baino %12-15 karbono dioxido gehiago bueltatzen dio lurrari, lurraren emankortasuna eta humusaren edukia haundituz.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net