Kontsumitzailearen mahaira iritsi aurretik, baserritik irten berri den produktu ekologikoak zenbait bitarteko pausu edo etapa ditu. Hori dela eta, benetakoa izateaz gainera kontsumitzea merezi duen produktua jaso ahal izateko bitartekari guztiei abeltzain eta nekazariei eskatzen zaien zainketa, profesionaltasun eta araudi ekologikoaren betetzea eskatzen zaie.
Natura eta beronen garapena errespetatuaz ekoizturiko benetako janari freskoa bezeroei iristea dutenez helburu; transformatzaile, banatzaile, eta saltzaileek ekoizleen helburu berdinei ematen diete hitza.
Hona hemen produktu ekologikoak erabiltzerako garaian kontutan hartu beharreko zenbait oinarri:
Europar Batasuneko edo eta estatuko etiketa/logotipoa eman ahal izateko, elikagai-prozesatzaileek ere zenbait arau bete behar dituzte. Europar Batasuneko araudi berriaren arabera ondorengoak dira betebeharrak:
Betebehar hauetaz gain, araudia betetzen dela ziurtatzeko, urtean behin gutxienez Europar Batasuneko elikagai ekologikoen transpormatzaileek ikuskapen bat jasango dute, eta gehiago beharrezkoa izanez gero.
Nekazaritza ekologikoak naturaren oreka eta nekazaritzaren jatorriarekiko lotura mantendu bitartean, tranformazio ekologikoak egungo kontsumitzaileen zapore, gaitasun eta sukalde-joera isladatzen du. Hona hemen, zapore bikaineko eta goi-mailako fruta, barazki eta haragiaz gain, nekazaritza ekologikoak eskeintzen dituen beste zenbait produktu ekologiko:
Nekazaritza ekologikoak elikagai aukera zabalagoa eskeintzen du. Gutxien ezagutzen diren landare, izurrite eta gaixotasunei erresistentzia erakusten dieten abere, eta lekuko eta urtaroko baldintzetara egokituta daudenak aukeratzen direlako.
ELIKAGAI EKOLOGIKOAK KONTSUMITZEKO 10 ARRAZOI ON
Urteaga Kalea 23 · 20570 Bergara · Tel.: 943 76 14 47 · Fax: 943 76 93 45 · biolur@biolur.net